GURE HISTORIA

"Eta egia esanda, guztia hau, haur baten ametsetatik jaio da, artzai izatearen ametsetik hain zuzen."

Sortzailea: Eneko Serrano

Lusuri gaztategia

Lusuri artisau gaztandegi txiki bat da, bere produktuak, Orozkoko Meatza auzoan hazten dituzten ardien esnearekin egiten dira. Artzain profesionalaren ibilbidea 2016an hasi zen. Arantzazuko Artzai Eskolatik igaro ondoren, urteetan zehar landu izan den proiektu bat abian jarri zenean. Urte batzuk atzera egin behar ditugu artzaintza bezalako bokaziozko proiektu eta bizimodu honi benetako zentzua aurkitzeko. Eta egia esanda, guztia hau, haur baten ametsetatik jaio da, artzai izatearen ametsetik hain zuzen.

GURE HISTORIA

Bertako elezaharrek diotenez, jentilek—euskal mitologiako izaki erraldoiek — pilotan jolasten ematen zituzten denbora luzeak, eta harrizko bola handiak jaurtitzen zituzten Untzuetako eta Larragorriko gazteluen artean, Santa Marinatik gertu

IZENA

Jaurtiketa haietako batean, bola handi batek artzain jentil batek bere ehundaka ardiak jezten zituen bitartean esne kaikua jo zuen, bere esnea mendi-magal osoan zehar isuriz, egun hartatik aurrera, lurrak hartu zuen koloreagatik, LUSURI deitzen da, ‘Lur zuria’

HASI

Leku haren ondoan kokatua dago lusuri gaztandegia, zalantzarik gabe kondaira egingo duten produktuak sortzeko lekurik aproposena

"Mendi Magikoetako Egilegilearen Gazta"

Harremanetarako

Orozkoko Minetza auzoa (Bizkaia)

Irakurri gure buruz

Jarrai gaitzazu

Scroll hacia arriba